Notas de Prensa    InfoAliment
Notas de Prensa  -  Noticias, Novedades, etc. sobre empresas del sector de la Alimentación.
Secciones de InfoAliment
   > Home Page InfoAliment
   > Alta al Boletín Noticias
   > Noticia del Sector .
   > Notas de Prensa .

InfoAliment - Información en Internet sobre el sector de la Alimentación
 
Notas de Prensa
Notas de Prensa
Hemeroteca

Hemeroteca




  Erakusketari eta metro karratu gehiago Bioterraren hirugarren edizioan.

    Hirugarren urtez segidan, erakusketariek beren presentziarekin erakutsi dute Bioterra sendotzen ari dela iparraldeko eta Frantziaren hego-ekialdeko ekologia azoka gisa. Guztira 100 izango dira Bioterran izango diren erakusketariak eta 950 baino gehiago, berriz, erakusketaren metroak. Horrek esan nahi du %10 eta %12 igo dela, hurrenez hurren, 2005. urtearekiko. Azoka hori maiatzaren 26tik 28ra izango da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Kontseilari Esther Larrañaga izango da buru inaugurazio ekitaldian, maiatzak 26, ostiralean, eguerdiko 12:30etan.

    Aurten ere Ficobara itzuliko da Bioterra, nortasun ekologiko sendoa duen azoka moduan, hori ziurtatuko baitu batzorde antolatzaileak; elkarteek eta sektorean espezialistak diren eragileek osatzen dute batzorde hori. Esan beharrik ez dago azoka honek ekologikoaren kultura zabaltzea duela helburu. Bi ezaugarri guztiz baloratuak orain arte egin diren bi edizioetan bertara etorri den jendearen aldetik, 12.000 bisitaritik gora izan dira eta 3.000 lagun inguruk hartu dute parte jardunaldi paraleloetan.

    Ficobako 1. eta 2. pabilioiak hartuko ditu Bioterra 2006 azokak. Produktu ekologikoekin, kudeaketa ekologikoarekin eta ingurumenarekin loturiko sektoreak egongo dira erakustaldian, eta nabarmendu behar da, aurten ere, energia berriztagarriekin eta bioeraikuntzarekin loturiko erakusketariek erakutsi duten leialtasuna.

    Beste gauza aipagarria da erakusketari berrien kopurua, 30 izango baitira. Era berean, aipatzekoa da, berrikuntza ugari aurkituko direla Bioterra 2006 azoka honetan, horien artean txakolin ekologikoa, arto irin ekologikoaz eginiko pizzak eta taloak, kotoi ekologikoaz eginiko maindireak, plater prestatuak, horiek ere guztiz ekologikoak, eta esneki eta kosmetikarekin loturiko produktu ugari, azken atal horrek gero eta jarraitzaile gehiago baititu urtetik urtera.

    Bisitariak erakartzeari dagokionean, edizio honetan Bioterrak publiko profesionalaren presentzia areagotzea du xede, horiek %10 izan ziren 2005ean. Ildo horretatik, 12.000 egiaztagiritik gora bidali dira eta era berean jarduera paraleloen programa diseinatu da, era horretako publikoarentzako interesgarria benetan.

    Halaber, bisitarien atalean, aipatzekoa da Azokaren Web orria (http://bioterra.ficoba.org) jasotzen ari den bisita kopuru handia. Adibide bat jartzeagatik, orain dela bi aste web orriak 1.600 bisitari inguru izan zituen, aurreko urteko denboraldi berean, berriz, 300 izan ziren.

    Dibulgazioa helburu gisa

    Hasiera-hasieratik, ekologikoaren kultura zabaltzeko helburua izan du Bioterrak, era guztietako ikuspuntuetatik begiratuta zabaldu ere. Horregatik, urtero jarduera paraleloen programa egiten da gora doan, interesa duen, eta askotan garapen iraunkorraren hautua egiten duen kontsumitzaileen sektore baten jakin-nahiei erantzun ahal izateko.

    Permakulturak protagonismo handia izango du Richard Wade aditu estatubatuarrak emango duen mintegiaren bidez. Bertan diseinu sistema horren gaiari helduko zaio, ekologiaren ikuspegitik iraunkorrak eta ekonomia aldetik bideragarriak diren giza inguruak sortzeko sistema, hain zuzen ere, sistema naturalen jarduteko moduaren behaketan oinarritua, eta nekazaritza eta abere hazkuntza, hirigintza, arkitektura edo ekonomia eta antolakuntza egiturak bezain esparru desberdinetan aplika daitekeena.

    Era berean, Bioterrak, Bègles udalerri frantsesean aurrera eramaniko esperientzia berri bat ekarriko du Irungo Erakustazokara. Udalerri horretan sukaldaritza kolektibo ekologikoaren ekimena jarri da martxan bai ikastetxeetako jangeletan bai udal jantokietan, Udalak berak bultzatuta.

    Kultura ekologikoan erreferentzia den izenetako bat hurbilduko da Bioterrara, Claude Aubert aditu frantsesa, nekazaritza ekologikoaren mugimenduaren sustatzailea bera, eta bi hitzaldi emango ditu. Horietan nekazaritza ekologikoak, hasi zenetik, izandako garapenaren inguruko gogoeta egingo da eta osasunean eta ingurumenean dituen ondorioak azalduko dira.

    Energia berriztagarriek leku garrantzitsua izango dute azokan. Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), aurten gainera erakusketari gisa egongo da hori, Euskadiko Energia Berriztagarrien Erabiltzaileen Elkarteak, Argi eta Garbi erakundeak, eta Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Energetiko Katedradun Valeriano Ruiz jaunak energia eskasiaren arazoa eta energia berriztagarriek eskaintzen dituzten etorkizunerako aukerak azalduko dituzte. Atal honetan, ahari-buru hidraulikoa egiteko tailerra ere egongo da, hauxe da, kopuru handiagoa altuera handiagora igotzeko ur salto txiki baten energia soilik erabiltzen duen ur-ponpa. Sistema hori erabat ekologikoa da eta ez du kanpoko energiarik behar.

    Nekazaritzako elikagaien atalean, haragi ekologikoa merkaturatzeko zailtasunak edo nekazaritza alorreko araudi europar berriak nekazaritza ekologikoan dituen ondorioak bezalako gaiak landuko dira.

    Aurten ere Bioterran parte hartuko du Elena Corrales nutrizio energetiko eta medikuntza biologikoan adituak. Oraingo honetan eskola adinean elikadurak duen garrantzia azalduko du.

    Bioeraikuntza, aurtengoan buztinezko etxeen inguruan izango dena, mahastizaintza, erakusketak, hainbat produkturen dastatzea, heldu eta haurrentzako tailerrak eta Garapen iraunkorraren eta ingurumen hezkuntzaren inguruko erakustaldia, Euskal Herriko Unibertsitatearen UNESCO Katedrak antolatua, horiexek osatuko dute beti ere zabala den Bioterraren jarduera paraleloen programa.

    2005ean egin zen Bioterraren azken edizioan, azokak hazkunde handia izan zuen bere parametroetan. Erakusketarien kopuruak %20 gora egin zuen 2004. urtearekiko, eta erakusketa espazioa, berriz, %30 handitu zen.

    Bioterra 2005 azokan 91 erakusketarik hartu zuten parte, Euskadiko Autonomi Erkidegotik (%24), Akitaniatik (%20), Nafarroatik (%19) eta Andaluzia, Aragoi, Balearrak, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Madril edo Valentzia bezalako beste Komunitate Autonomoetatik etorritakoak. Aniztasun geografiko horrek ere argi erakusten du Bioterraren sendotasuna, bere eragin esparru soila gainditzen duen erreferentzia azoka gisa.

    Bioterra 2006 azokak Ficoban bere ateak irekiko ditu maiatzaren 26tik 28ra, 10:00etatik 20:00etara. Sarreraren prezioa 3 euro izango dira, 12 urtetik beherakoek izan ezik, horiek ez baitute sarrera ordainduko. Azokan erakutsitako sektoreetako profesionalak doan sartu ahal izango dira Bioterraren Web orriaren bidez egiaztagiriak eskatuta.

Nota de Prensa enviada por:
  - Empresa: Ficoba
  - Persona de Contacto: Silvia Turné - Responsable de prensa Ficoba
  - Forma de Contacto: Tel: 943 66 77 88 / prensa@ficoba.org


NOTA: La presente Nota de Prensa ha sido enviada por la empresa abajo indicada. Si desean ampliar la información en ella contenida deberán ponerse en contacto directamente con dicha empresa a través de los datos abajo incluidos.



>>>>>>>>>>>>>>>> Pulse aquí para volver al índice de Notas de Prensa <<<<<<<<<<<<<<<<



 
Buscador Interno de InfoAliment
 
Buscar en:    InfoAliment   

  InfoAliment - http://www.infoaliment.com - © Copyright 2.002-2.005 | Barcelona - España
  | Temas Legales | Sala Prensa | | Contactar |